GURASO ELKARTEA

Gurasoen Elkartea familien parte-hartzea bultzatzeko gunea da eskolako eguneroko bizitzan. Bere helburua gure seme-alaben heziketa aberastea eta familien, ikasleen, irakasleen zein ikastetxearen arteko harremanak eta komunikazioa erraztea da.

Egiten dituen lanen artean daude ikastetxean ospatzen diren ekintzak eta jaialdiak antolatzea eta horietan laguntzea, baita bizikidetza, berdintasuna eta errespetua indartzen dituzten dinamikak martxan jartzea ere.

Era berean, elkartea topagune bat da: bertan bildu eta partekatzen dira familien eta ikasleen kezka eta proposamenak, ikastetxearekin batera aztertzeko eta lantzeko.

Horrela, eskola-bizitza dinamikoagoa, parte-hartzaileagoa eta guztiontzat aberasgarriagoa izaten laguntzen du.

Responsive Image
Elkarteko kideak:
  • Llosar Tena Monfort
  • Beatriz Etayo Alvarez
  • Marta Echarri Orna
  • Arantza Larrea Ichaso
  • Paloma Goñi Navarro
  • Edurne Larrea Ichaso
Bilerak:
  • Hilabetean astelehen bat
  • Biurdanan
  • 17:00ak inguru
Kontaktua:
biurdanakogurasoelkartea@gmail.com
Responsive Image