Azterketak - Biurdana BHI - Ikasnova
Azterketak - Biurdana BHI
Azterketak
Ikasleen eritasunetan edo bestelako kausa desenkusagarrietan jarduteko prozedura:
- Azterketaren egunean bertan, familiek edo legezko tutoreek ikastetxera telefonoz deitu behar dute, dagokion irakasleari ohar bat utziz. Azterketa gaixo jarri eta handik bi egunera (hiru egun...) egiten bada ere, berdin-berdin deitu behar dute.
- Ikaslea egun batean edo bitan gaixorik badago, ikasleak jakin behar du irakasleak azterketa lehenengo saioan egiteko aukera duela, ikaslea ikastetxera iritsi denetik.
- Ikasleak bi egun baino gehiago badaramatza gaixo, sendatu eta ikastetxera itzuli ondoren, azterketa egiteko eguna adostu beharko du irakaslearekin.
Egindako azterketa baten kopia lortzeko prozedura:
- Instantzia orokorra bete, azterketa baten kopia eskatzeko. Kopia bakoitzeko intsantzia bat bete beharko da.
- Hori egin ondoren, bulegoa dagokion irakaslearekin harremanetan jarriko da. Irakasleak kopia egingo du, kopia bulegoan utziko du eta bulegotik ohartarazpen bat jasoko duzue.
- Senide heldu batek ikastetxera joan beharko du kopia jasotzera, eta momentuan erantzukizuneko dokumentu bat sinatu beharko du. Azterketaren orrialdeen kopia bakoitzeko 10 xentimo ordaindu beharko da.
Azterketaren kopia eskatzeko epea azterketa entregatu eta 5 lan-egunekoa izango da.
