Biurdana Palestinarekin

25/02/2026

Biurdana ikastetxetik argi utzi dugu ez dugula Palestinako herria jasaten ari den genozidoa normalizatzen utziko. 80 urtez Palestina jasaten ari den genozidoa salatzen jarraitu behar dugu Israelen bake faltsuaren aurrean. 700.000 hildakotik gora dira Israel Palestinan egiten ari den genozidioan eta beste horrenbeste dira gosez hiltzen ari direnak. Horregatik, Palestinar herriari gure elkartasuna adierazi eta Israel gauzatzen ari den genozidioa salatu nahiko genuke Biurdanako Hezkuntza Komunitatetik.  

Palestina askatu!  Genozidioa gelditu!

Hemen egun horretan egindako jardueren bideoa. 

Horretaz gain, boikot ekonomikoa landu dugu:

Israelen genozidioaren aurrean zer egin dezakegu guk?

Geure esku dagoen tresna indartsu bat boikot ekonomikoa da: genozidio hau zuzenean edo zeharka sustatzen duten enpresak salatu eta beraien zerbitzu eta ondasunak kontsumitzen uztea.

Administrazio eta kudeaketako ikasleak (batx2) enpresa desberdinetaz hausnartzen egon

dira; zer harreman dute Israelekin eta zein beste produktuekin ordezkatu ahal ditugun,

besteak beste. 

Honekin batera, hemen No thanks! aplikazioa duzue. Aplikazio honen bitartez produktuen barra-kodea eskanea dezakezue eta ikusi ea produktu horrek Israelekin harremanik duen.

Lanean jarraituko dugu gure esku dagoen guztia egiteko egoera honen aurrean!

Hemen kartelak