Eskola-garraiorako norbanakako diru-laguntza

Eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, beren herritik ikastetxerako ibilbide antolaturik ez badute, banakako laguntza eska dezakete beren kabuz egiten duten ibilbide hori kobratzeko.

Laguntza hori eskatu ahal izango dute, halaber, eskola-garraiorako eskubidea duten ikasleek, baldin eta, salbuespenezko egoera batean erabili ezin badute eta beren kabuz joan behar badute.

Eskabideak ikastetxearen bidez egiten dira, ebazpenean adierazitako eskabide ofizialaren eredua erabiliz.