Azterketak - Biurdana BHI - Ikasnova
Azterketak - Biurdana BHI
Azterketak
Ikasleen eritasunetan edo bestelako kausa desenkusagarrietan jarduteko prozedura:
- Azterketaren egunean bertan, familiek edo legezko tutoreek ikastetxera telefonoz deitu behar dute, dagokion irakasleari ohar bat utziz. Azterketa gaixo jarri eta handik bi egunera (hiru egun...) egiten bada ere, berdin-berdin deitu behar dute.
- Ikaslea egun batean edo bitan gaixorik badago, ikasleak jakin behar du irakasleak azterketa lehenengo saioan egiteko aukera duela, ikaslea ikastetxera iritsi denetik.
- Ikasleak bi egun baino gehiago badaramatza gaixo, sendatu eta ikastetxera itzuli ondoren, azterketa egiteko eguna adostu beharko du irakaslearekin.
Egindako azterketa baten kopia lortzeko prozedura:
- Instantzia orokorra bete, azterketa baten kopia eskatzeko. Kopia bakoitzeko intsantzia bat bete beharko da.
- Hori egin ondoren, bulegoa dagokion irakaslearekin harremanetan jarriko da. Irakasleak kopia egingo du, kopia bulegoan utziko du eta bulegotik ohartarazpen bat jasoko duzue.
- Senide heldu batek ikastetxera joan beharko du kopia jasotzera, eta momentuan erantzukizuneko dokumentu bat sinatu beharko du. Azterketaren orrialdeen kopia bakoitzeko 10 xentimo ordaindu beharko da.
- HAUTAZKOA: Nahi baldin bada, ikasgaiaren irakaslearekin bilera bat eskatu daiteke azterketa berrikusteko. Horretarako zuen tutorearekin harremanetan jarri beharko zarete eta bilera hori eskatu.
Azterketaren kopia eskatzeko epea azterketa entregatu eta 5 lan-egunekoa izango da.
