Azterketak

Ikasleen eritasunetan edo bestelako kausa desenkusagarrietan jarduteko prozedura:
 
  • Azterketaren egunean bertan, familiek edo legezko tutoreek ikastetxera telefonoz deitu behar dute, dagokion irakasleari ohar bat utziz. Azterketa gaixo jarri eta handik bi egunera (hiru egun...) egiten bada ere, berdin-berdin deitu behar dute.
  • Ikaslea egun batean edo bitan gaixorik badago, ikasleak jakin behar du irakasleak azterketa lehenengo saioan egiteko aukera duela, ikaslea ikastetxera iritsi denetik.
  • Ikasleak bi egun baino gehiago badaramatza gaixo, sendatu eta ikastetxera itzuli ondoren, azterketa egiteko eguna adostu beharko du irakaslearekin.

Egindako azterketa baten kopia lortzeko prozedura:
 
  • Instantzia orokorra bete, azterketa baten kopia eskatzeko. Kopia bakoitzeko intsantzia bat bete  beharko da.
  • Hori egin ondoren, bulegoa dagokion irakaslearekin harremanetan jarriko da. Irakasleak kopia egingo du, kopia bulegoan utziko du eta bulegotik ohartarazpen bat jasoko duzue.
  • Senide heldu batek ikastetxera joan beharko du kopia jasotzera, eta momentuan erantzukizuneko dokumentu bat sinatu beharko du. Azterketaren orrialdeen kopia bakoitzeko 10 xentimo ordaindu beharko da.
  • HAUTAZKOA: Nahi baldin bada, ikasgaiaren irakaslearekin bilera bat eskatu daiteke azterketa berrikusteko. Horretarako zuen tutorearekin harremanetan jarri beharko zarete eta bilera hori eskatu.
Azterketaren kopia eskatzeko epea azterketa entregatu eta 5 lan-egunekoa izango da.