Dakizuen bezala, igandean Korrika Iruñatik pasako da eta Biurdanak 789. kilometroa dauka. 15:31etan Joakin Beunza kalean da, Bar de Manuren parean (Maiteminduen parkea 2o. zenbakian). Ez da Joakin Beunzaren 20.zenbakian!
Biurdanatik Israel Palestinaren kontra urteetetan egiten ari den genozidioa salatzen dugu, are gehiago gaur, giza eskubideen nazioarteko egunean. Israelen bake faltsua salatzen dugu (366 palestinar hil ditu hau adierazi zuenetik) eta Palestinaren askatasuna babesten dugu.
Hemendik aurrera, INSTANTZIA OROKORRA eta HUTSEGITEEN JUSTIFIKANTEA dokumentuak "kontaktua -->bulegoa" egonen dira. Eta IRADOKIZUNAK egiteko galdetegia, "kontaktua-->Iradokizunak". Gutxinaka webgunea hobetzen goaz =)