1.DBHko ikasleak Lekarozen!

2026/03/03

DBHko 1. mailako ikasleak Lekarozen, euskarazko egonaldi aberasgarria!

DBHko 1. mailako ikasleak otsailaren 23tik 27ra euskarazko egonaldietan parte hartzen egon dira Lekarozen. Bost eguneko kanpaldian murgilketa linguistikoa eta bizipen aberasgarriak uztartu dituzte, euskara testuinguru erreal eta ludikoan erabiliz.

Dudarik gabe, bost egun hauek euskara praktikatzeko, balioak lantzeko eta elkarrekin hazteko aukera paregabea izan dira. Oroitzapen eta ikaskuntza ugari ekarri dituzte etxera!