2.DBHKo ikasleak Arantzan! - Biurdana BHI - Ikasnova
2.DBHKo ikasleak Arantzan! - Biurdana BHI
2.DBHKo ikasleak Arantzan!
2026/03/03
DBHko 2. mailako ikasleak Arantzan, esperientzia ahaztezina!
DBHko 2. mailako ikasleak joan den astean Arantza herrian egon ziren, otsailaren 23tik 25era bitartean. Hiru eguneko egonaldian esperientzia aberasgarria eta dibertigarria bizitzeko aukera izan zuten, naturaz eta elkarbizitzaz gozatuz.
Egonaldian zehar, jarduera ugari egin zituzten. “Natura ezagutzen” saioaren barruan, espeleologia egin zuten Arruzpiko kobazuloan, eta abentura paregabea bizi izan zuten lur azpiko mundua ezagutuz. Halaber, Zuhaitz Parkean aritu ziren trebetasuna eta ausardia lantzen, eta irteera gidatua egin zuten San Juan Xar ingurura, bertako natura eta historia gertutik ezagutzeko.
Bestalde, hizkuntza-jolasen bidez, Arantzako ginkanan parte hartu zuten; talde-lana, komunikazioa eta sormena sustatzeko aukera ezin hobea izan zen.
Ikasleak oso gustura egon dira eta esperientziak oroitzapen politak utzi dizkie. Zalantzarik gabe, ikaskuntza eta aisialdia uztartu dituen irteera borobila izan da!
