Biurdanatik Milanera! - Biurdana BHI - Ikasnova
Biurdanatik Milanera! - Biurdana BHI
Biurdanatik Milanera!
2026/03/25
BIURDANATIK MILANERA! ✈️🇮🇹🔬
Aiora Dorai, Iraia Ongay, Ibon Salaverri eta Iera Garbisu aurreko ikasturtean Batxilergoko 2. mailako ikasle zirenak, Mariaje Lasarte irakasleak lagunduta, prest daude Biurdana BHI ordezkatzeko Milango FAST nazioarteko zientzia-azoka ospetsuan. Martxoaren 21etik 23ra bitartean, honako ikerlan hau defendatuko dute: “Hobetu dezakegu adinekoen ongizatea farmakorik erabili gabe?”. 🧬✨
Proiektu honek ibilbide bikaina darama, joan den ikasturtean Elhuyarrek antolatutako Bilboko Zientzia Azokan Batxilergoko lanik onenaren saria jaso baitzuen. PPL ( Praktikak eta Proiektuen Laborategia) ikasgaian egindako lanaren fruitua da; zientziak gure ikasgelan bizia hartzen duen espazioa. 🧪💻
Biurdana BHI berriro ere zientzia-arloan nabarmentzea ez da kasualitatea: ez da gure ikastetxeak Elhuyar Zientzia Azokan sari nagusia lortzen duen lehen aldia. Biologia eta Geologia Sailaren arrakasta berri hau 2021-2022 ikasturtean lortutakoari gehitzen zaio; orduan, Porto (Portugal) izan zen talde irabazlearen helmuga. 🇵🇹➡️🇮🇹
Zorionak, talde! Eraman Biurdanaren izena gailurrera! 💪🌍
Hemen elhuayarrek argitaratutako berria duzue.
