Neiker bisitatzen - Biurdana BHI - Ikasnova
Neiker bisitatzen - Biurdana BHI
Neiker bisitatzen
2026/02/25
Irailaren 11an, osteguna, Batxilergo 2. mailako 5 ikasle Neiker-en (Arkaute, Araba) egon ziren bisita batean, bio-geo mintegiko 2 irakaslerekin: Hodei Diaz de Cerio eta Leire Sanz. Aurreko ikasturtean Elhuyar zientzia azokan parte hartu eta sari hau irabazi zutelako. Neiker Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ikerketa sail bat da, 2 egoitza dituelarik: bat Derion eta beste Arkauten, bisitatu genuena.
Bertako ikerlariek ardi latxaren hobekuntza genetikoko ikerketen berri eman ziguten eta patata barietate berrien inguruko ikerketen berri ere bai. Galdera asko egiteko aukera izan zuten eta ikerkuntzaren beste ikuspuntu bat ezagutu.
Oso interesgarria izan zen!!! 🐑🥔😄
