Ez galdu ezer!

Azken hegaldia

Instalazio hau Palestinan hil diren ume, gazte guztiei ohorea eta agurra
emateko bidea da.

Aspaldidanik ideia buruan bueltaka bai, nola gauzatu era egokian ez. Iluntze
batean nire begi aurrean gabai txoriaren argazki bat izan nuen eta une horretan nire buruan jarraitu beharreko bidea argitzen hasi zen. Txori hau pardela izenez ezagutzen da kostaldeko hainbat herritan.
Pardela itsasoan olatuen gainetik hegoak zabal zabalik dituelarik planeatzen
du , hau dela eta askotan “pardelak olatuekin jolasten direla” entzun dut. Txori
bizia eta azkarra, beti mugimenduan dagoena, gaztetasunaren bizipoza
irudikatzeko ezin hobea iruditu zitzaidan.
Instalazioko txori bakoitzak gazte baten izena darama, berez milaka txori
beharko genituzke gazte bakoitzari ohore egiteko. Alde koloretsuak gazte baten alaitasuna, bizi grina... irudikatzen du ; beste aldean ordea zuria dugu ,
heriotzak eramandakoak hutsuneari, isiltasunari utzi dio tokia. Zuritasun
honetan gaztearen izena eta adina agertzen zaigu eta gure barrena astintzen
duen isilpeko garrasi amaiezina sortzen da .
Nire esker beroenak instalazio hau posible egin duzuen guztioi.
Biurdana BHIko Marrazketa mintegiko Oihane Txokarro eta Mikel Ibarra, zuek
gabe ezinezkoa zatekeen hau aurrera eramatea.
Biurdanako ikasle guztioi , txoriak margotuz parte hartu duzuenoi eta nahiz eta aukera hau izan ez, instalazioari begiratu eta izenak irakurri dituzuenoi ere bai.
Lankideei , familiei...bakoitzak tarte bat gorde duelako ohore txiki honetan
parte hartzeko.
Esker bereziak Olatz Azpirotz Larzabal idazleari barrena hunkitzen duten hitzekin instalazioa osatzeagatik.

Eskerrik asko benetan denoi.
Agur eta ohore zuen azken hegaldian.

Ainhoa Larzabal

Yala Nafarroak igotako berria