2026ko Eztabaida lehiaketa

2026/10/28

Biurdana Batxilergoko eztabaida-lehiaketaren partaide izan da eta Jon Elizari Ortiz ikasleak hizlari onenaren saria irabazi du.

Taldea bost ikaslek osatu dute: Irati Iñarrea Ariztia, Iradi Gorostiaga Iribarren, Naiara Belascoain Herce, Jon Elizari Ortiz eta Ainhize Lazkano Fernandez.

Prestaketa-lanak Filosofia Mintegitik bideratu dira: ikasleen argudiatzeko, ideiak defendatzeko eta jendaurrean hitz egiteko gaitasunak landuz.

Zorionak Jon lortutako sariagatik eta zorionak taldekide guztiei egindako lanagatik!