Eskola-umeentzako programa

25/02/2026

𝗭𝗲𝗿 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗲𝗻 𝗱𝘂𝗴𝘂 𝗕𝗶𝘂𝗿𝗱𝗮𝗻𝗮𝗻 𝗮𝘁𝘀𝗲𝗱𝗲𝗻𝗮𝗹𝗱𝗶𝗲𝘁𝗮𝗻?

 

Ba, "eskola-umeentzako programa" aurrrera eraman! 😄

 

Programa honek  eskola-ume nafarren jarduera fisikoak, jostetakoak eta aisiakoak bultzatu nahi du. Jarduera fisikoa heziketaren osagaia nagusi izanik, adinean gora egin ahala jarduera horiekin jarraitzeko ohitura har dezaten bultzatu nahi da bizimodu osasungarria bultzatuz da eta umeen egoneko bizitza eta obesitatea galaraziz.

Helburuak hauek dira: 

Eskola-ordutegian antolatutako jarduera fisikoak, jostetakoak eta aisiakoak egiten dituzten haurren kopurua handitzea.

Eskola-ume nafarrek jarduera fisikoetan ematen duten ordu kopurua handitzea.

Jarduera fisikoa baliatzea gizarteratzeko, ongi izateko eta jostetarako tresna gisa, eta horrela lagungarri izatea ikasleen prestakuntza eta hezkuntza integralerako eta nortasunaren garapenerako.

Kirolaren balioak sustatzea: norberaren ahalegina, lana taldean egitea, lankidetza, elkartasuna, tolerantzia, etsaiari errespetua izatea, joko garbia, berdintasuna....

Programan genero-ikuspegia zaintzea, berdintasun baldintzak ezarrita neska-mutikoentzat, haien hazkunde pertsonala eta soziala onuragarria izan dadin osasunaren eta ongizatearen aldetik.

𝗗𝗮𝗴𝗼𝗲𝗻𝗲𝗸𝗼 𝗲𝘀𝗸𝘂𝗽𝗶𝗹𝗼𝘁𝗮 𝗲𝘁𝗮 𝗰𝗼𝗹𝗽𝗯𝗮𝗹𝗹 𝘁𝘅𝗮𝗽𝗲𝗹𝗸𝗲𝘁𝗮𝗸 𝗶𝘇𝗮𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂𝗴𝘂! 𝗘𝘁𝗮 𝗼𝗿𝗮𝗶𝗻𝘁𝘅𝗲, 𝗳𝘂𝘁𝗯𝗼𝗹𝗮𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻 𝗲𝘁𝗮 𝗯𝗮𝗱𝗺𝗶𝗻𝘁𝗼𝗻𝗮𝗿𝗲𝗸𝗶𝗻 𝗴𝗮𝘂𝗱𝗲!!! 𝗙𝗶𝗻𝗮𝗹𝗮𝗸 𝗮𝗯𝗲𝗻𝗱𝘂𝗸𝗼 𝗳𝗲𝘀𝘁𝗮𝗻 𝗶𝘇𝗮𝗻𝗲𝗻 𝘇𝗮𝗿𝗮! 𝗘𝘁𝗼𝗿𝗿𝗶 𝗶𝗸𝘂𝘀𝘁𝗲𝗿𝗮!!🥳🥳🥳